Eremu Meharrak

El lugar donde las líneas de campo se estrechan.

Etiqueta: audio arte musica

Audio: Ezekielen Prophezia

Eremuko dunen atzetik dabil
zulo urdin guztiak miatu ezinik,
eta euri zitalari esker bizi da.
Ikusi zituen gurpil sutsuak.
Arranotu zaizkio, amoratu,
eta bazter batean aurkitzen da.
(bis)

Desafinatzeke nahasirik gabe
jadanik agure lehoi itxura eutsirik
gauaren pareta espraiatu duzu.

Hamazazpi urteak
hamazazpi zuri dira Ezekiel;
mingotsaren merkromina Ezekiel.
Eter labur bat zara.
Hari single bat zara.
Betiko.

Eremuko dunen atzetik dabil
zulo urdin guztiak miatu ezinik,
eta euri zitalari esker bizi da.

Soy incapaz de traducir esta canción, y no he encontrado traducción que me satisfaga; sospecho que es imposible de traducir. ¿Alguien se atreve a demostrar lo contrario?

Audio: Erori

Nire kotxe gorrian irudiak
pasatzen ikusten ditut. 
Dena estaltzen duen ur jario meheak,
inguruneak lausotzen ditu. 
Inguruneak 
lausotzen ditu. 

Bikote bat eztabaidatzen eta bultzaka,
telefono publiko batean 
deitzen ari direla itzultzen dira
eta harrituta begiratzen didate. 
Harrituta begiratzen.
Begiratzen didate. 

Erori 
Erori 
Erori 
Behin eta berriz. (x4)

Erori berriz

Eta bat, bi, hiru, lau, atzera
begiratzen dut: errepidea bustita. 
Eta kotxearen atzetik, korrika egiten
ikusten zaitudala iruditzen zait. 
Ikusten zaitudala 
iruditzen zait. 

Aurpegia eraldaturik oihukatzen didazu 
eta ni urruntzen naiz, gero eta azkarrago,
eta irristatzen ikusten zaitut
eta irristatzen
ikusten zaitut. 

Erori
Erori 
Erori 
Behin eta berriz. (x8)

Irri eginez, hau ezin dela pentsatzen dut. 
Hilda. Ulertzen duzu? Hilda. Ulertzen? 
Uler al dezakezu hilda egotea zer den? 
Uler al dezakezu hilda egotea zer den?

Leer el resto de esta entrada »