Audio: Mende honetako misteriua
Gorputzetik gorputzera doa mamua,
mende honetako misterioa.
Oraingoan ere ohituradun leloak
hartu du berriz ostikoa.
Zoritxarrezko marjinatu zapaldua
ezak jeitsi burua!Zer egin duzu
lagun maitea?
Zergaitik zuri?Gauzak urrundik begiratzen direnean,
ezer sentitzen ez denean,
bizkarra ematea da irteera errezena
lagundu beharrean.Eman eskua,
ez dut beldurrik.
Zu nahi zaitut nik!Oraingoan eskuetatik joan zaie
gaixotasun misteriotsua.
Beldurrez daude, dardara bizi-bizian,
beti azkeneko orduan.
Irtenbideren bat topatzen duten arte
zenbat jausiko da bidean?
Orain mamuak ez dauka inongo begirik,
heldu zaie ordua!Eskuetatik
joan ote zaie?
Izutu dira!