Audio: Hemen izango bazina

Hemen izango bazina,
ez nuke besteen beharrik izango.
Hemen izango bazina,
ez nuke lelokeriarik esango.
Hemen izango bazina,
ez nuke mozorrorik beharko.
Hemen izango bazina
ez nuke amesgaizkorik izango.

Hemen izango bazina.

Hemen izango bazina
mariatxiz jantzitako hezurdura bazuek:
“Ez egin negar, ene laztana,
jaungoikoak jagoten gaitu.”
Dylan Durangon maitemindu zela
gogorarazteko abestuko lukete.
Eta hor goian dugun eguzkiak
ez luke betaurreko ilunik jarriko.

Hemen izango bazina.

Harrobiaren ertzean,
basamortuari so eginez,
azkeneko pitzadurak
ez ninduke harrapatuko.
Kristalezko kutxa batetan
amildegitik jausiko nintzateke,
ibilibidearen amaiera
noiz iritsiko den larritu gabe…

Hemen izango bazina.

Leer el resto de esta entrada »