Audio: Begipuntuaren xedea

Begipuntuaren xedea.

Esan zidaten behin
begibakarrek
distantziaren zentzua
galdu egiten dute,
eta denborarekin
dena planu batean
ikusi egiten dute,
sakontasunarik gabe.
Hola, era berean,
bi dementsiotan
pentsatzen dutenek
bestea galtzen dute.

Begipuntuaren xedea.

Hobeto apuntatzeko
begi bat ixten bada,
zeintzuk dira zure
bi dimentsioak?
Altuera, zabalera;
espazio, orainaldia;
jainkoa, lege zaharrak;
direkzio, burokrazia;
dirua, boterea;
espazio, orainaldia;
altuera, zabalera.
Esahera zaharrak dio
begi bakarra erregea
onartuko bagenu
itsu herria gurea.

Begipuntuaren xedea.

Esaidazu,
zein da zure begipuntuaren xedea?

Leer el resto de esta entrada »